Santa Susana kultur etxe izateko aukera

Anboto 2009ko mar. 12a, 15:27

Durangok uriko elkarteek zehaztutako diseinu eta dinamika ildoetan oinarritutako kultur etxea behar du ezker abertzalearen ustez, eta ateak itxiko dituen Santa Susana komentuak horretarako aukera eskaintzen duela deritzo.

Durangok uriko elkarteek zehaztutako diseinu eta dinamika ildoetan oinarritutako kultur etxea behar du ezker abertzalearen ustez, eta ateak itxiko dituen Santa Susana komentuak horretarako aukera eskaintzen duela deritzo.

Horren haritik, Udalak eraikina eskuratzea proposatu dute, eta horren diseinua helburu izango duen elkarte eta herritarrez osatutako gunea sortzea. “Durangarren nortasuna” adierazi eta “jendartearen bizitasuna bultzatu eta herriaren inplikazio eta parte-hartzea” lortuko duen kultur eskaintza da helburua.

‘Durango eraiki’

Proposamen hori “bazterketa politiko eta ilegalizazioen gainetik” udal kudeaketaren aldaketa bultzatu guran lanean jarraitzen dutela berretsiz, ‘Durango Eraiki’ izenburupean eta hainbat arlo jorratuz plazaratu gura dituzten proposamenetariko bat da. “Gure proposamenak sistematikoki ez dira kontuan hartzen, baina, erakutsi gura dugu baditugula egitasmoak eta lanean gabiltza, urterik urte egin dugun lez”.

Kultur etxe “parte-hartzaile, demokratiko, duin, zabal eta anitza” eraiki gura dute, eta orain ei dago aukera, “orain hustuko da-eta komentua”, gogoratu dutenez: “4.900 metro koadro erabilgarri batzen ditu, oinezkoen gunean eta inguruan lorategiak dituen eraikinak ditu, herrigunean dago eta liburutegitik gertu”. Elkarte eta herritarrez osatutako gunean, bestalde, “beharrizanak aztertu eta espazioak definituko lirateke, herriko beste guneekin koordinazio bideak jarri ez eze, bitartekoak optimizatuz”. Pinondo Etxeak 1.400 metro koadro batzen dituela gogoratu dute.

Proposamen “zehatza”


Lurra birkalifikatu beharrean ekipamendu mota aldatu daitekeela adierazi du ezker abertzaleak, “erlijiosotik kultur ekipamendu izatera pasatzeko proposamen zehatz eta landua da”. Diotenez, “huts egin duen eredu desarrollista, liberal eta neoliberalean beharrean, kulturan inbertitu behar da, beharrizanak betez. Parte-hartzea zabaltzeko unea da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!