Unibertso zabala ezagutzeko aukera

Anboto 2009ko mar. 11a, 09:02

Galileo Galileik 1609an jarri zuen lehenengoz teleskopio bat zeruari begira. Ordutik 400 urte dira, eta makina bat aurkikuntza egin dituzte astronomia eta unibertsoarekin lotuta. Urteurrena aintzat hartuta, Astronomiaren Nazinoarteko Urtea izendatu du 2009a Unescok. Horren haritik, Durangoko Izarrak astronomia elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu unibertso zabalera gerturatzeko aukera eskainiz.

Erakusketa
San Agustin kulturgunean erakusketa zabalduko du Izarrak elkarteak hil honen amaieran. Martxoaren 26an, 27an eta 28an, teleskopioak, beste astro batzuetan edukiko genukeen pisua erakusteko aukera ematen duten pisu planetarioak eta maketa argitzaileak (urtaroak, eklipseak…) ezagutzeko aukera izango dute, besteren artean, gerturatuko diren bisitariek.
Arratsaldez izango dute herritarrek sarrera doanekoa izango duen erakusketara sartzeko aukera; 17:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Halan jakinarazi dute astronomia elkarteko arduradunek.

Beste alde batetik, Planetas y vida en el universo izenburupean berbaldia prestatu du Izarrak elkarteak. Agustin Sánchez Lavega gonbidatu dute hizlari moduan. Sánchez Lavega astrofisikaria, fisika aplikatuan katedraduna eta EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko zuzendaria da. Eguzki sistemako beste planeta batzuetako atmosferei buruz ere hainbat ikerketa kaleratu ditu, antolatzaileek gogorarazi gura izan duten moduan.

Oparia
Berbaldira hurreratuko diren herritarrek planetario ilustratu bat jasoko dute Izarrak astronomia elkartearen eskutik, opari moduan. Berbaldia martxoaren 28an izango da, 19:30ean, San Agustin kulturgunean.

Hil bakotxeko bigarren eta azkenengo barikuan elkartzen dira Izarrak elkarteko kideak. Zientzia astronomikoak ikertu, aztertu, bultzatu eta zabaltzea dute helburu. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!