Hainbat emakume omendu zituzten joan zen larunbatean "berdintasunaren alde" egindako ahalegina gogora ekarriz. Maila pertsonalean zein elkarte edo sindikatu bateko kide izanda egindako lana goraipatu zuten ekitaldian. Omenduei lila koloreko lore-sortak oparitu zizkieten. Martxoaren 8ko egitarauaren barruan antolatutako ekitaldi honek Andragunearen inaugurazioarekin bat egin zuen.
Hainbat emakume omendu zituzten joan zen larunbatean "berdintasunaren alde" egindako ahalegina gogora ekarriz. Maila pertsonalean zein elkarte edo sindikatu bateko kide izanda egindako lana goraipatu zuten ekitaldian. Omenduei lila koloreko lore-sortak oparitu zizkieten. Martxoaren 8ko egitarauaren barruan antolatutako ekitaldi honek Andragunearen inaugurazioarekin bat egin zuen. Zerbitzu hau eskaintzeko Pinondo Etxeko beheko solairuan 90 metro koadroko espazioa egokitu dute. Durangokoa Bizkaian zabaltzen duten hirugarren Andragunea da.