Anbulatorioa zabaldu zutela 40 urte bete izana ospatu dute

Anboto 2009ko mar. 3a, 16:00

Durangoko Anbulatorioak ateak zabaldu zituela 40 urte bete dira dagoeneko. Hori aintzat hartuta, bide horretan lanean jardun duten beharginak gonbidatuz urteurren ekitaldia ospatu dute asteon.

Durangoko Anbulatorioak ateak zabaldu zituela 40 urte bete dira dagoeneko.  Hori aintzat hartuta, bide horretan lanean jardun duten beharginak gonbidatuz urteurren ekitaldia ospatu dute asteon.

ANBULATORIODURANGO_copia.jpgEra berean, Galdakao-Usansolo Ospitalearen zuzendaritzaren eskutik ‘Bakida’ —osasun zentroaren aitortza oroigarria— jaso du Maribi Zuluagak, Traumatologian erizaintza laguntzaile diharduen durangarrak.

“Bizitza osoa daroat”


Anbulatorioak beste urte bete ditu bertan beharrean Zuluagak; 40 urte. Emozioak hartuta, anbulatorioan lanean 20 urte zituela hasi zela gogoratu du, Gurutze Gorriaren bitartez: “Bizitza osoa daroat. Asko dira pasarteak. Gehienak onak, orain gogoratu ez arren; txarrik ere egon da, baina hobeto ahaztea”. Zuluaga eta Teresa Lizundia Osasun Laguntzaile Teknikoak —Durangokoa hau ere— dira orduan hasi eta orain ere lanean darraien bakarrak. Zuluagak dio asko hasi dela zentroa.

1969tik 1993a bitartean Durangoko Anbulatorioak Lehen Mailako Arreta ere hartu zuen, Espezializatua ez eze. Landakoko zentroa sortu arte izan zen hori. Aipatu dezagun, bestalde, 1998an Barrualdeko Eskualdearen menpe egotetik Galdakaoko Ospitalearen menpeko izatera igaro zela. Halaxe gogoratu du ekitaldian Galdakaoko erietxeko kudeatzaile Santiago Rabanalek. 40 bat lagunek egiten dute behar Durangoko Anbulatorioan, eta Lea-Artibai eta Durangaldeko 100.000 lagun ingururi ematen dio zerbitzua. Gaur egun, teknologia berriei egokitzeko modernizazio prozesuan daude barneratuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!