Bateginezentzako laguntza

Anboto 2009ko mar. 2a, 15:34

Bateginez gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) euren lana aitortzen duen laguntza jaso du. Batetik, Durangon emakume talde batek antolatu ohi duen elkartasun merkatuaren bitartez 3.202 euroko diru-laguntza jaso dute. Horrela jakin eragin dute Bateginezeko arduradunek.

Beste alde batetik, Iurretako kristau-ikasbidean diharduten neska-mutikoen eskutik 100 euro jaso dituzte, San Miguel de Pochutan (Guatemalan) garatzen diharduten ‘Educacion en Fincas’ izeneko egitasmoan laguntzeko, argitu dutenez. Bateginezek egitasmo berriak aztertzen dihardu orain, eta euren lana hobetzeko modua aztertzen dabiltzala ere azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!