Ez du aurrera egin EAJk “erantzukizun-ariketa eginez eta jarritako traba guztien gainetik” aurkeztutako ia 35 milioi euroko 2009rako udal aurrekontuak. Alkatearen berbatan, “ekarpenek aberastutako aurrekontu borobila” zen. PP, PSE-EE eta Talde Mistoaren kontrako botoak izan zituen Gobernu Taldeak, lau ordu iraun zituen eztabaidan. Aralar eta EB-Berdeen abstetzioekin, babesik barik, udal aurrekontua bigarrenez luzatu beharrean daude jeltzaleak oraingoz. Aurrekontuari 78 zuzenketa partzial aurkeztu zizkioten, eta osotasuneko bat.
Enmendakinen %52
Udal talde guztiekin berba egin duten negoziazioetan zuzenketen %52 onartu dituztela argitu gura izan du Gobernu Taldeak; %7 erretiratu egin ei ziren eta besteak atzera bota: “EB-Berdeen eta Aralarren denak onartu ziren, eta PSE-EEren erdiak”; “alderdi eta hauteskunde interesak gailendu dira, eta beste alderdiekin adostutako inbertsiorik” ez dago,“ez krisia gainditzeko proiektu aitzindaririk ez itunik hainbat elkarterekin”.
EB-Berdeek aurrekontu “ona” izan arren ez dela beraiena arrazoitu dute, egindako ekarpenak jaso direla aitortuz; “arineketan” ez dagoela jarduterik ere gogoratu dute. Aralarrek, bestalde, “erantzukizunez” jardutea zeukan helburu; ez dela euren aurrekontua eta ez dutela beraiek kudeatuko arrazoitu dute, baina aurrekontua edukitzea ez dutela “trabatuko”.
Gehiegizko gastua
PPren ustez, “gastu arrunta gehiegi zabaltzen” duen aurrekontua da aurkeztu dena: “Ahulenak lagundu behar ditu Udalak; gainerakoei begira, baldintza egokiak sortu behar ditu bakoitzak zelan aurrera egin erabakitzeko”. Presoen senideentzako laguntzekin eta euskara lehenestearekin ere ez daude ados. Sozialistek EAJren “gestio txarra” berretsi dute, eta gogoratu zuzenketa “garrantzitsuenak”ez direla onartu: enplegu eta formaziorako 800.000 euro eta babeseko etxeetarako milioi bat euro. Udala “geratzearen” ardura EAJrena dela diote, eta “jarrera aldaketa” eskatu dute “akordioetarako bideak” sortuz.
Talde Mistoa izan da osotasuneko zuzenketa aurkeztu duen bakarra. Udalak parte-hartzea bermatu behar duela nabarmendu eta aurrekontua ordenantza fiskalekin batera eztabaidatu behar dela berretsi dute. Aurrekontuan, “atalen arteko desoreka” aitatu dute, eta proposatutako lanpostu zerrendaren haritik udaleetxeko lan-taldearen “behin behinekotasuna”.