Francori uriko domina kendu dio Udalak

Anboto 2009ko mar. 4a, 18:58

Franco diktadoreari 1972an emandako Uriko Urrezko Domina ematea atzera botako du Udalak. Halantxe onartu du udalbatzarrak, aho batez. Erabakia Madrilgo Gobernuari edo bestelako zein instituziori helarazi aztertuko dute orain udal arduradunek.

Franco diktadoreari 1972an emandako Uriko Urrezko Domina ematea atzera botako du Udalak. Halantxe onartu du udalbatzarrak, aho batez. Erabakia Madrilgo Gobernuari edo bestelako zein instituziori helarazi aztertuko dute orain udal arduradunek.

EB-Berdeek gogoratu dutenez, “diktadorearen jarduera sufritu zutenen memoriari egindako kaltea ordaindu” gura izan dute. “Memoria historikoagaitik merezi zuen, Durangok asko sufritu du-eta”. Aralarrek “lotsagarritzat” jo du “herriaren kontra altxatu zenari, torturatzaile eta hiltzaile izan zenari, domina ematea”, eta ados izan dira diktadura sufritu zutenen alde domina kentzearekin.

PPk be ondo deritzo diktadura haren kontra egiteari, eta gogoratu dute aurretik ere erakutsi dutela gaitzespena. Hala ere, “gaurkotasun gehiago duten” bestelako egoeren aurrean ere “adore eta grina” bera agertzeko eskatu du. PSE-EEk gogoratu du Memoria Historikoaren Legea betearaztea dela hori.

Zapalkuntza salatu dabe
Lan asko dagoela egiteko nabarmentzearekin batera, “ordukoentzat benetako aitortza eta bultzada psikologikoa” dela uste du Talde Mistoak. Euskal Herrian “guztizko genozidioa” egin zutela diote, eta oraindik estatu kolpeko hainbat sinbolo badirela: “Zapalkuntza itzela izan zen eta askoren zauriak ez dira itxi. Asko dago argitzeko”.
 
EAJk urrezko dominaren emakida ez eze 40 urte “errepresibo eta lotsagarri” haiek ere gaitzetsi gura izan ditu: “Gerra, erbesteratzeak, zapalkuntza… sufritu zituzten Francoren eskutik”. Martxoaren 31 ekarri dute gogora, eta “faxismo eta diktadura osoa” gaitzetsi dute.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!