Durangoko ostalariak arduratuta daude terrazen lizentzien inguruan Udalak hartutako azkenengo erabakiekin. 2005ean terrazen ordenantza onartu zutenetik ostalariek lizentzia eskaera egin dute, baina Dendakeko arduradunek azaldu dutenez, “orain arte ez dute erantzunik jaso”. 2008ko azaroan 2006ko lizentzien ebazpenak heltzen hasi zaizkiela jakitera eman dute ostalariek.
Udalak argitu duenez, orain arte ez dute baliabide nahikorik izan lizentziak behar den moduan tramitatzeko. Ostalariei "ulergaitza" egiten zaie 2006tik aurrerako kuotak orain eskatzea. Terrazak jarri izan dituztela ez dute ukatzen, baina tabernariak ez direla Udalaren kudeaketa txarraren erantzule gaineratu dute Dendakekoek.
Joan zen astean ostalarien eta udal ordezkarien artean egindako batzarrean terrazen gainean eztabaidatu zuten. Udalak terrazak jartzen utziko duela azaldu du, baina “beharrezkoa izango dela baimena lortzeko tramiteak egitea”.