2009ko aurrekontuak erabakitzeko ez ohiko bilkura egingo du bihar eguardian udalbatzak. 14 hilabete atzeratu diren aurrekontu hauek ika-mika sortu dute Udaleko alderdi politikoen artean. Izan ere, azkengo udalbatzarrean aurrekontu prozesua zabaltzeko PSE-EEk aurkeztutako mozioa onartu zuten otsailaren 28a epemuga lez jarrita. Beraz, alderdi politikoek hilabeteko epea izan dute aurrekontu plana aurkeztu eta horren inguruan eztabaidatzeko.
Alderdien balorazioak
Oposizioko alderdiek Gobernu Taldearen jarrera salatu dute. PSE-EEk “lotsagarria” deritzo Gobernu Taldea zirriborroa aurkeztera behartzeko mozioa jarri behar izateari. EAJren plana “txarra” dela be kritikatu dabe sozialistek, eta batzorde batzutara berandu heltzeaz kexu direla dio Pilar Rios zinegotzi sozialistak.
Talde mistoko zinegotzi Zorione Aranak adierazi duenez, eztabaida honetan seriotasun falta izan da: “Aurrekontu parte-hartzaileak gura baditugu, ezin dugu hilabetean arineketan ibili eta epe zehatz bat jarri. Gutxiago aurreko urteko luzapenarekin ibili eta gero”.
PPk azaldu duenez, “minorian gobernatzea ez dela erraza jakin arren, jeltzaleek ez dute jakin etxeko lanak egiten”.
Aralarrek dionez, “denok erantzukizunez jokatu behar dugu, aurrekontuak ez badira onartzen herritarren kalterako izango da-eta”.
EB-Berdeakeko zinegotzi Sabin Bilbaok, PSE-EEk aurkeztutako mozioaren ildo berean, aurrekontuak erabakitzeko data jartzea ezinezkoa dela azpimarratu du: “Garrantzitsuena aurrekontu onak egitea da, ez data”.
Kritika horiei erantzunez, EAJk erantzukizunez jokatu duela dio. Aurrekontuen gaia hilabeteetan lantzen dihardutela eta alderdi guztiekin berba egin dutela argudiatu dute. Jeltzaleenganako kritikak hauteskunde sasoiari lotuta daudela ere gaineratu gura izan dute.
Beraz, bihar eguerdian jakingo dugu hainbeste eztabaida sortu duten aurrekontuekin zer gertatuko den.
Atzerapen proposamena
Aralarreko zinegotzi Dani Maeztuk aurrekontuak atzeratzea eskatzeak Alderdi Popularraren erantzuna jaso du. Popularrek “interes pertsonal eta elektoralak herritarren interesen aurretik jartzea” leporatu deutsie Maezturi.
Salaketa horri erantzunez atzerapena duten aurrekontuak 20 egunean ezin direla erabaki iritzi dio Maeztuk. Azaldu duenez, “joan zen astean jakinarazi ziguten Udalkutxara 2 milioi euro itzuli behar ditugula, eta horrek egoera asko aldatzen du. Gauzak behar den moduan egin barik ezin dira aurrekontuak onartu”. “Liberatuta dagoen zinegotzi bat eztabaida hau guztia ahotan darabilgun bitartean Kanarietako karnabaletan egonda, nor dabil interes pertsonalak defendatzen?”, galdetu dau Maeztuk.