

Martxoaren 1ean Partidu Popularraren aldeko botua eman dezaten eskatzeko, “herritarren benetako ardurek kezkatzen duten hautagai bakarra” Antonio Basagoiti dela azpimarratu du Santamariak, eta ardura horiek askatasun eza eta egoera ekonomikoa direla zehaztu du.
Atxilotu bi
Popularren ekitaldiaren kontra protesta egitera batu dira Santamariara herritar zenbait, eta “Euskal Herria ez dago salgai” eta “hemen torturatzen da” lako lemak oihukatu dituzte. Gazte bi atxilotuta eraman ditu Ertzaintzak.
Durangoko alde zaharreko kaleen zehar izan dute jarraipena Partidu Popularraren hauteskunde kanpainako ekitaldiak, eta herritarren aldarrikapen eta salaketek.