Durangoko zein inguruko testuinguru sozial geroago eta anitzagoa abiapuntu hartuta, herrian bizitzeko oinarrizko Baliabideen Gida sarean jarri du Udalak, www.durangonbizi.net helbidean. Zazpi hizkuntzatan irakurri daiteke informazioa: euskaraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez, errumanieraz, arabieraz eta txineraz.
Era berean, gida horren beste helburu bat da tresna erabilgarria izatea edozeinentzako, herrian dauden zerbitzuak, baliabideak eta bestelakoak ezagutzeko, informazio hori guztia biltzen du-eta.
Denetariko atalak
Web orrian udal jardueren gaineko informazioa aurkitu daiteke: erroldatzeak, gizarte zerbitzuak, osasun-laguntza… Bestalde, eguneroko bizitzarako erabilgarria izan daitekeen informazioa jarri dute: heziketa, drogomenpekotasuna, herritarren segurtasuna… Tratu txarren biktimei zuzendutako informazioa ere badago.
Informazio orokorragoa ere sartu dute. Horrela, egoitza-baimenaren edo lan-baimenaren gainean dudak dituen edonork informazio zehatza aurkituko du webgunean, aipatutako zazpi hizkuntzetan.