IV. Aukera Azokak 18.000 bisita jaso ditu

Anboto 2009ko ots. 18a, 09:59

Krisi sasoian erosleek inoiz baino premia handiagoz bilatzen dute pagotxa. Horrexek azaldu lezake Dendak elkarteak joan zen asteburuan Landako Gunean antolatutako IV. Aukera Azokak izan duen arrakasta itzela. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, barikutik domekara bitartean zabalik egon den azokak 18.000 lagunen bisita jaso du. Iaz baino 3.000 lagun gehiago hurreratu dira aurten Durangoko dendarien azokara.

Irekiera egunean 23 standez osatutako merkatua jentez lepo zegoen. Baina, bisitariek jeneroa begiratzeaz gainera, erosi ere egin dute, horixe da-eta dendariek behar dutena. Jakitera emon dabenez, guztira, 16.000 salmentatik gora egin dituzte.

Dendak elkarteko ardurenek diotenez, dendari batzuk udako beherapenetan ere azoka antolatzea  gurako luketen arren, oraingoz ez daukate urtean birritan antolatzeko asmorik.  Jentea erakarri guran, umeentzako antolatutako ekitaldiek ere harrera ezin hobea izan ei dute. “Txikiparka gertu izateak asko lagundu deusku”, diote antolatzaileek. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!