AHTaren obrak hasi direla jakinarazi du Elkarlanak

Anboto 2009ko ots. 16a, 14:57

AHT Gelditu! Elkarlanak prentsaurreko bidez azaldu duenez, Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanak duela hilabete hasi ziren Durangon. Udaletxe aurrean egindako agerraldian adierazi dutenez, “lotsagarria da obrak hasi direla herritarrok publiko egitea, gure Udala isilik baitago hasiera-hasieratik”.

AHT Gelditu! Elkarlanak  prentsaurreko bidez azaldu duenez, Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanak duela hilabete hasi  ziren Durangon. Herri honetako Udaletxe aurrean egindako agerraldian adierazi dutenez, “lotsagarria da obrak hasi direla herritarrok publiko egitea, gure Udala  isilik baitago hasiera-hasieratik”. Jakinarazi dutenez, “proiektu osoan bezala, orain ere ezkutuan jokatzen ari dira”. Informazio eza proiektu osoan zehar nabarmena izan dela salatu dute.

Azkenaldian “gauza arraroak” gertatu direla ere badiote.  Durangoko desjabetzak, deituta zeuden egunetan bertan behera utzi zituzten “Abiadura Handiko Trenaren proiektuan aldaketak egin gura zituztelako”.

Aldaketak egin eta gero, Izurtzako lurrak obretatik kanpo gelditu zirela ikusita, lanak hasi baino hiru hilabete lehenago trazaketa guztiz zehaztu barik egotea “ulertezina” dela deritzo Elkarlanak. Desjabetzak abenduan egin zituzten arren, Durangoko Udalak ez zituela sinatu gaineratu  dute Tabirako zubi-bidearen inguruan  “trazaketa negoziatzen zebiltzalako”.

Durangon egindako agerraldian Elkarlanak otsailaren 21eko manifestazinoan parte hartzera dei egin du. Protesta ekitaldia 12:30ean abiatuko da Kafe Antzokiaren ondotik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!