“Gure lanpostuen defentsan, langileok kalera!” lelopean ehundaka lagunek bat egin zuten joan zen zapatuan LAB sindikatuak Durangon deitutako manifestazinoarekin.
Sindikatuko ordezkariek azaldu zutenez “enplegu-erregulazio espedienteak planteatzen ez dituzten enpresek dirulaguntzak jasoko dituztela dio Juan Jose Ibarretxek, baina “neurri hori berandu dator”. Lehendakariaren adierazpenak hauteskundeekin lotzen ditu LABek. Gaineratu dutenez, patronalak egoera hau “aurreikusita zeukan” eta orain enpresak “egoeraz aprobetxatzen dabiltza”.
Datuak
LABek esku artean dituen datuen arabera, Durangaldean 30 enpresetan jarri dute martxan erregulazio espedientea eta EAEn, 503 enpresek. Guztira Durangaldean 6.000 lagun daude langabezian.