Uria zeharkatuko duen bidegorriaren bigarren zatiko lanak hasi dituzte asteon. Denera, 248.033 euroko aurrekontua dute, eta lau hilabete iraungo dute. Askatasun Etorbidean jarraituko dituzte Herriko Gudarien kalean hasitako lanak eta, ondoren, Montevideo kalean jarraituko dute; Ermodo eta Uribarri kale bitartean. Kurutziaga eta Zeharmendietako egokitze lanekin amaituko dituzte bidegorriaren zati horretako beharrak.
Herriko Gudarien kalean aparkatzeko leku batzuk kendu egin dituzte, lanen eraginez. Anbulatorio zaharraren aurrean dagozenen kopuru bat itxi egin dute “behin-behinean”, osasun zentroko erabiltzaileendako.
Hirugarren zatia lehiaketara
Hirugarren zatiaren lanak asteon irtengo dute lehiaketa publikoan, udal arduradunen berbetan. San Inazio Auzunetik Landakoraino doan zatia 860.000 euroko inbertsioa da; Kurutziagarekin lotzeko adarra ere batzen du horrek. Aurten izan beharko dute prest hori.
Lehenengo zatia doa atzeratuen. Saihesbidearen albotik, San Roke ingurura eta Tabira —Izurtzarako bidea hartzeko— lotzen ditu horrek. Egitasmoa aurkeztuta dago, baina, Udalak Aldundiagaz dihardu negoziatzen. Uritik kanpora doa 1.602.836. euro beharko dituen bidegorri zati hori.