Orain arte 119 lagunek eman dute izena

Anboto 2009ko ots. 13a, 14:37

Esperientzia pilotu legez lau hileko iraupena izango duen Ludotekak harrera “oso ona” izan du bultzatzaileen berbetan. Otsailaren 2an zabaldu zuten, eta aurretiko izen-ematea 119 lagunek egin dute. Atarte kultur produkzio eta kudeaketa enpresa arduratuko da Ludotekako gestioa eramateaz.Hile bakoitzean, adin tarte bakoitzeko —3-6 urtekoak, 7-11 eta 12-14 urtekoak— talde bi sortuLudoteka.jpg dituzte, itxarote-zerrenda eta aukeren arabera hirugarrena sortzea baztertu barik.

Esperientzia pilotu legez lau hileko iraupena izango duen Ludotekak harrera “oso ona” izan du bultzatzaileen berbetan. Otsailaren 2an zabaldu zuten, eta aurretiko izen-ematea 119 lagunek egin dute. Atarte kultur produkzio eta kudeaketa enpresa arduratuko da Ludotekako gestioa eramateaz.

Hile bakoitzean, adin tarte bakoitzeko —3-6 urtekoak, 7-11 eta 12-14 urtekoak— talde bi sortu dituzte, itxarote-zerrenda eta aukeren arabera hirugarrena sortzea baztertu barik. “Otsailean 3-6 urtekoen talde biak bete dira, eta hirugarrena sortu da eskaria ikusita; 26 ume batu dira”. Ia bete dira 7-11 urtekoenak, 19 lagun batuz, eta, 12-14 urteko bik eman dute izena: “Bagenekien zailagoa izango zela, baina, talde finkoa osatuko delakoan gaude”. Martxorako 29k eman dute izena, apirilerako 19k eta maiatzerako 26k.  

Larunbatetan, familia-ludoteka izango da. Aforoa bete ezean (50 lagun) egun osoz jarduteko modua edukiko dute bertaratzen diren gaztetxoek zein gurasoek; erabilera librea da, baina hiru umeko heldu batek egon beharko du. Joan zen zapatuan 25 lagun batu ziren.

“Aisialdirako izan daitela”

Cristina Ibarrola PPko zinegotziak Ludotekaren jarduna zaintzeko eskatu dio Gobernu Taldeari: “Aisialdirako gunea izan behar du, ez zentro pedagokikoa. Erlazioak sortzeko, jolasteko eta ekintza ludikoak sortzeko egiteko bakarrik izan behar du”. Horrela izan ezean Ludoteka “Hiritartasunaren Heziketa ikasgaiaren ordezko bihurtu daiteke, gaztetxoentzako aisialdi gune izan beharrean; eta hori EAJren eta PSE-EEren babesarekin egingo litzake”, zinegotzi popularren ustez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!