IV. Aukera Azoka hartuko du Landako Erakustazokak

Anboto 2009ko ots. 13a, 13:17

Durango eta Iurretako Dendak merkatari elkarteak antolatuta, IV. Aukera Azoka hartuko du, gaurtik domekara, Landako Erakustazokak. Merkataritza jarduerako hamar sektoretik gora ordezkatuz, 24 komertziok jarriko dute erakustokia, deneriko produktuak batuz —oinetakoak, apaingarriak, arropa, lentzeria, dekorazio edo etxeko artikuluak, automoziokoak, drogeriakoak, optikoak…—, “preziorik onenean”. Ardoa dastatzeko aukera ere izango da.

Ekitaldi osagarriak
Gaur zapatua, 17:00etan, zabalduko dute Aukera Azoka. Aurretik Katü-Büru batukadak berotuko du giroa. Zapatuan, berriz, umeentzako txotxongilo ikuskizuna eskainiko du Bihar taldeak, 17:30ean.

Domekan, Senegalgo Mlop taldearen musika eta dantza ikuskizuna izango da 12:30ean, eta, Rosa Martinez ipuin kontalaria 17:30ean. Berbaro euskara elkartearen eskutik umeentzako tailerrak ere izango dira, egunero.

Gaur, 21:00ak arte egongo da zabalik azoka, eta bihar 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Domekan ere egun osoz zabalduko dute (19:00ak arte). Kafetegia eta aparkalekua eskainiko dira —erosketa tiketarekin ordu bi doan—, eta sariak ere egingo dira. Lehenengoz, poltsa ekologikoak emango dituzte. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!