Lan eskubideen alde egitera deitu ditu beharginak LABek

Anboto 2009ko ots. 13a, 09:09

Durangaldeko langileak kalera irtetzera deitu ditu LAB sindikatuak, “patronalaren eta administrazioaren jokaerari langileok erantzun bat eman ezean, lanpostuak, lan baldintzak eta bestelako eskubide asko arrisku larrian ikusita”. "Gure lanpostuen defentsan, langileok kalera!" lelopean manifestazinoa deitu dute, bihar, 12:00etan, Durangoko Udaletxearen aurretik abiatuta.

Durangaldeko langileak kalera  irtetzera deitu ditu LAB sindikatuak, “patronalaren eta administrazioaren jokaerari langileok erantzun bat eman ezean, lanpostuak, lan baldintzak eta bestelako eskubide asko arrisku larrian ikusita”. Gure lanpostuen defentsan, langileok kalera! lelopean manifestazinoa deitu dute, bihar, 12:00etan, Durangoko Udaletxearen aurretik abiatuta.

LABen ustez “arrisku larrian” dago Durangaldea: “Eskualde oso industrializatua gara, eta horrek bizi dugun egoerak —enplegu-erregulazio espedienteak, kaleratzeak, enpresen itxierak, langileak euren poltsikoetatik kapitala inbertitzeko eskaerak…— bortitzago sufritzeko arriskua dakar”. Nabarmendu dute patronala “krisian” egon arren, ez dabilela noraezean: “aurreikusita zeukaten eta egoraz aprobetxatzen dira”.

“Lan zama txikitzean behin-behinekoak geratu ziren lan barik. Orain lan-talde zuzenak daude arriskuan, postu horiek murrizteko eta lan zama berreskuratzean behin-behinekoen eta zerbitzu enpresen bitartez aurrera egiteko”, LABen ustez. Langileak “prebarikazio bidean” sartu gura dituztela salatu eta eskubideei uko ez egitera deitu dute. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!