EAJren aurrekontu plana “pobrea” dela dino PSE-EEk

Anboto 2009ko ots. 13a, 09:05

Gobernu Taldeak 2009rako aurkeztutako aurrekontu planaren inguruan daukan iritzia ezagutzera eman du Durangoko PSE-EEk. Pilar Rios zinegotziaren esanetan, “EAJk aukeztutako zirriborroa, krisi sasoia bizi dugun arren, pobrea da”. Gaineratu duenez, Alderdi Sozialistak joan zen urtean proposatutako hainbat proiektu barneratu dituzte jeltzaleek aurtengo aurrekontuetan, eta, horrexegaitik, “imaginazioa falta zaiela” deritzote.

Gobernu Taldeak 2009rako aurkeztutako aurrekontu planaren inguruan daukan iritzia ezagutzera eman du Durangoko PSE-EEk. Pilar Rios zinegotziaren esanetan, “EAJk aukeztutako zirriborroa, krisi sasoia bizi dugun arren, pobrea da”. Gaineratu duenez, Alderdi Sozialistak joan zen urtean proposatutako hainbat proiektu barneratu dituzte jeltzaleek aurtengo aurrekontuetan, eta, horrexegaitik, “imaginazioa falta zaiela” deritzote. 2008an ere sozialistek diotenez ez dute “EAJren proiekturik” ikusi. Ikusi dutena Udaleko eraikuntza lanen garestitzea –2 milioi euro baino gehiago– izan dela azpimarratu gura izan du Riosek.

Otsailaren 26rako, oposizinoak gura izanez gero, Gobernu Taldeak aurkeztutako zirriborroari emendakinak aurkeztu ahal izango jakoz. Sozialistek jakitera emon dabenez, Gobernu Taldea aurrekontuak adosteko eurengana ez da gerturatu; “ez daukie PSE-EErekin adostasunetara heltzeko interesik”, dinoe.

Emendakinak
PSE-EEk aurkeztu dituen emendakinen bitartez lan eta formazino programetarako diru-atala handitzea eta babeseko etxebizitzen proiektuetara  Durango Eraikitzenen bitartez 900.000 euro bideratzea proposatu dabe.  Beharrizana daukien familiei laguntza handitzea, gizarte laguntzaile bat eta merkataritza bultzatzeko teknikari bat kontratatzea be eskatzen dabe. Elkarteekin sinatutako hitzarmenak, Kultur Etxearen proiektua eta parking disuasorioa sortzea be proposatu dabe. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!