Hiru arlo nagusitan egin du indarra EAJk aurkeztu duten eta 31,7 milioi euro batzen dituen aurrekontu proposamenean, “besteak baztertu gabe”: inbertsioen atalean (4,7 milioi euro); komertzioan (131.500 euro), turismoan (166.209 euro) eta hainbat gizarte eragilerekin elkarlanean laneratzea sustatzeko sortu gura den formazio eta enplegu politikak garatzeko egitasmoa bultzatzen (150.000 euro); eta baztertze-arriskuan direnentzako sarea “finkatzen”, Gizarte Ekintza eta Kooperazio eta Garapen arloan 2,1 milioi euro bideratuz eta kooperaziorako %0,7 mantenduz. Aitziber Irigoras alkatearen berbetan, “inbertsio publikoa eta ekonomia sustatzea” izan ei dira jeltzaleen lan ildo nagusiak.
| Inbertsino nagusiak | |
| Karkabak | 313.500 euro |
| Eguzki-plakak eraikin publikoetan | 120.000 euro |
| Landako eskolako aterpea | 66.000 euro |
| Hainbat urtetarakoak | |
| San Frantzisko eta Antso Estegizko urbanizazinoa | 300.000 euro (ia 1,1 milioi) |
| Posta Bulego zaharra | 30.000 euro (1,5 milioi) |
| Tabirako igerilekuetako aldagelak | 59.000 euro (159.000 e) |
| Urki-Hegoalde eta Hegoalde-Montorreta | 310.000 euro (ia 4,4 milioi) |
| Zentro Zibikoa (San Fausto) | 530.000 euro (4,5 milioi) |
| Juan Itziarkoan arrapala mekanikoa (Merkaguneren baitan eskatu dira laguntzak) | 274.978 euro ( ia 1,3 milioi) |
| Tabirako futbol-zelaiak | 30.000 euro (3 milioi) |