Bizkaiko Bildotsa goi mailako sukaldaritzan sartu da, Bizkaiko Bildotsaren Kontseiluak iragarritako salmentak gaindituz. Horrela jakin eragin du Erralde hiltegiak. Dagoeneko, 1.500 bildots komertzializatu ei dituzte Bizkaiko Bildots lez, “iaz data hauetan merkaturatuta zegoena bikoiztuz”.
Erralden merkaturatutako Bizkaiko Bildotsak dira Euskal Herrian eta Espainian artzainari gehien ordaintzen zaizkionak, gogoratu dutenez: “Merkatuan egon daitezken bildots onenak komertzializatzea lortu dugu. Harakin onenak eta goi mailako sukaldaritzak gurekin lan egitea, hiltegiak jorratzen duen selekzio —parametro organoleptikoak aintzat hartuz— eta ikuskapen zorrotzen ondorio da”.