Otsailean eztabaidatuko dute aurtengo aurrekontua

Anboto 2009ko urt. 30a, 11:00

Hilabeteren barruan 2009rako udal aurrekontu proposamena aurkeztuko du udalbatzarrean Gobernu Taldeak. Astelehean bertan, otsailaren 2an, deitu du batzordea eztabaida abiatzeko, eta otsailaren 28a aurretik aurtengo udal kontuak onartzeko bilkura deituko du.

Hilabeteren barruan 2009rako udal aurrekontu proposamena aurkeztuko du udalbatzarrean Gobernu Taldeak. Astelehean bertan, otsailaren 2an, deitu du batzordea eztabaida abiatzeko, eta otsailaren 28a aurretik aurtengo udal kontuak onartzeko bilkura deituko du. 

Konpromiso hori jasotzen du PPren babesarekin atzo onartu zen PSE-EEren mozinoak. Abstenitu egin ziren EB-berdeak, Aralar eta EAJ; Talde Mistoko zinegotziek, berriz, kontra egin zuten. Enmendakinak aurkeztu eta batzeko prozedura ere abiatuko dute, Aitziber Irigoras alkateak azaldu duenez, “denpora muga horri egokitutako epeak zehaztu beharko” diren arren.

Eztabaida orokorra "behar" da

Udal aurrekontuaren premina nabarmentzean bat egin zuten Aralarrek eta EB-Berdeek. Azken horrek, baina, edukiaren garrantzia jarri zuen epemuga jartzearen aurretik. 2008a aurrekontu gabe eta kreditu aldarazpenekin egin dutela gogoratu du Aralarrek, eta alderdi batzuk “interes orokorraren gainetik norberaren interesak negoziatzeko” aprobetxatu dutela-eta hausnartzera deitu du. Durangoren “premiak” zehazteko eztabaida orokorra bermatu eta udal aurrekontua aurkeztu behar dela nabarmendu du.

Aurrekontua izateagaz ados egon arren “hauteskunde kanpaina” horren kontra agertu zen Talde Mistoa. Iazko egoera ekarri zuen horrek ere gogora, eta sozialisten mozinoa “oportunistatzat” jo zuen: “Iaz presarik ez zegoen eta luzapena bultzatu eta kreditu aldarazpenak negoziatu zituzten Gobernu Taldearekin. Orain hilabetean atara gura dute aurrekontua”. Ez deritze denpora nahikoa denik dena aztertzeko, “zirriborroa  ere ez dugunean”. Horrela eginda “oso partehartzaileak” izango direnik ere ez dute uste.

"Gestio negargarria"

Mozioa aurkeztu arte Gobernu Taldeak zirriborroa aurkeztu ez izana “tristetu” eta “arduratu” zuen PSE-Eek: “Bigarrez aurrekontu luzapen batez dihardugu, krisi egoera honetan arduratzekoa dena”. Tokiko Inbertsinoen Estatu Fondoetako diru-laguntza “atxakitzat” jo zuen eta EAJren “gestio negargarria” berretsi. Lanerako  inolako eperik ez zehaztean mozioari eutsi zioten sozialistek. “Sorpresaz” hartu eben udalbatzarrera heltzean Gobernu Taldeak aurrekontu zirriborroa aurkeztu izana.

Batzordean galdetuta erantzuna jaso ondoren, mozioaren zergaitia ez zuen ulertu PPk, ezta aurrekontuaren prozedura osoa hilabetean gauzatu gura den, azkenean alde egin zuen arren.
EAJk Ordenantza Fiskaletarako proposamenean oinarrituta landu zuen lehenengo aurrekontu proposamena: “hala ere, enmendakin gehienak batu arren ez ziren onartu. Azkenean onartutako %3igoerari egokituta landu zen bigarren bat, baina, aurrekontuan jaso gabeko egitasmoak baino onartuko ez zituen Tokiko Inbertsinoen Estatu Fondoko diru-laguntzen dekretua etorri zen orduan”, argitu zutenez.

Urtarrilaren 27an onartu ziren durangon aurkeztutako 15 egitasmoak eta azken proposamen bat landu ei dabe jeltzaleek, udalbatzarrean bertan helarazi ziotena gainerako alderdiei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!