D3M plataforma bultzatzeagatik atxilotu zituzten, eta asteon espetxera bidali ditu Baltasar Garzon epaileak; D3Men bitartez hauteskundeetara aurkezten saiatzea egotzi diete, hori “ETAren estrategiaren barruan” kokatu eta erakunde armatuko kide izatea leporatuz.Durangaldean ere Demokrazia 3.000.000 plataforma sortzeko hainbat sinadura batu dituzte. Askatasuna eta D3Men zerrendak galarazteko dena egingo duela iragarri izan du Fiskaltzak.