EAJk gehiengoa “zapaldu” gura duela dio PSE-EEk

Anboto 2009ko urt. 29a, 13:12

Udal aurrekontua bigarren urtez jarraian luzatu dela-eta, Gobernu Taldearekiko “etsipena” agertu du PSE-EEk. Udal kontua urtarrilaren 1a orduko ez lotzera, automatikoki luzatu da aurrekontua.

Udal aurrekontua bigarren urtez jarraian luzatu dela-eta, Gobernu Taldearekiko “etsipena” agertu du PSE-EEk. Udal kontua urtarrilaren 1a orduko ez lotzera, automatikoki luzatu da aurrekontua.

Horren aurrean, “gutxiengo jeltzaleak” udalbatzarraren gehiengoa “zapaldu” gura duela diote sozialistek: “Eskuduntzak saihestuz, atzeko atetik, jarduteko gaitasunik eza bistaratuko ez duen aurrekontuaren luzapena bilatuz”.

Otsaileko bilkuran proposamena aurkeztea eskatu dute, mozio bitartez, sozialistek. “Elektoralismo hutsari” egotzi diote EAJk aurrekontua ez onartu izana: “Eginbeharrak ez dituzte betetzen eta interes elektoralak jartzen dituzte herritargoaren interesen aurretik, denboraz eta bere eran zirriborroa aurkezteko kapaz izan gabe”.

Jeltzaleek, berriz, “nahaste-borraste, kaos eta aurreikuspen faltaz” jarduten sozialistek “disfrutatu” egiten dutela ematen duela diote: “Gehiago oraindino, obsesionatuta daude. Eta esandako guztiak ‘oposizio konprometitu, parte-hartzaile eta positibo’ batetik esaten ei dituzte”. Ildo berean, Ermua lako udal sozialistei “legaltasuna ez betetzeagatik” halako salaketarik egiten dieten galdetu dio EAJk PSE-EEri.

“Ikasle alferra lez”


Sozialistek diote “kudeatzaile eraginkorragoa” balitz EAJk ez lituzkeela Tokiko Inbertsioetarako Estatu Fondoko laguntzak “aitzaki” lez jarriko: “ezta eurek sortutako baliabide falta edo kualifikatutako pertsonal eskasia ere”. Udala “ikasle alferra lez” azterketa prestatu gabe harrapatu ei dute, PSE-EEren ustez: “Lanerako aurretiko jarrera agertu arren, egungo egoera zailean aurrekontua izan dezagun”.

EAJk gogoratu du PSE-EEren emendakin gehienak onartu eta gero Arau Fiskalen kontra egin zutela: “Zelan daiteke orain lanerako asmoa agertzea? Diru gabe aurrekontua izan daiteke?”. “Interes elektoralak” utzita, Durangoren “mesederako” lanean hasteko eskatu diote PSE-EEri.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!