Hamarkada ospatuko du 'Gara'-k barikuan

Anboto 2009ko urt. 28a, 13:07

Sortu zenetik hamarkada bete dela ospatzeko jaialdia antolatu du Gara egunkariak Durangon. Barikuan, urtarrilaren 30ean, da hitzordua, Landako erakustazokan.

Sortu zenetik hamarkada bete dela ospatzeko jaialdia antolatu du Gara egunkariak Durangon. Barikuan, urtarrilaren 30ean, da hitzordua, Landako erakustazokan.

Irakurle, akziodun, hornitzaile, langile, laguntzaile eta lagunei luzatu die gonbita urteurrena ospatzeko jaialdian parte hartzeko, eta sarrera doanekoa izango da. 1999tik gaur arte egindako ibilbidea ospatzeko ‘Libre’ leloa aukeratu du Garak.

Landako erakustazokarako ateak 19:30ean zabalduko dituzte, eta 19:45ean hasiko dute jaialdia; Igor Elortza eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu dituzte horretarako. Horren ondotik, hainbat izango dira prestatutako ekitaldiak. Zenbait bideo emanaldi  eskainiko dizkie Garak bertaratuko direnei.

Berbaldia eta luntxa

Horrezaz gainera, egunkariaren Donostiako erredakzioarekin zuzeneko konexioak egingo dituzte, eta berbaldia eskainiko dute bai Mertxe Aizpuruak Garako zuzendari-ohiak bai gaur egun zuzendari den Josu Juaristik. Hala jakin eragin dute arduradunek. Ondoren, bertaratutakoei luntxa eskainiko diete, 20:15 inguruan izango da, arduradunek adierazi dutenez.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!