Korrika Batzordeak batzarra deitu du eguaztenerako

Anboto 2009ko urt. 29a, 13:05

Martxoaren 26an abiatuko da aurten, Tuteran (Nafarroa), hamaseigarrenez Korrika. Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira lelopean, apirilaren 4an zeharkatuko du Durangaldea, eta datorren astean Korrika Batzordea osatzeko batzarra egingo dute AEK-Abarrak euskaltegian.

Otsailaren 4an, eguaztenean, 19:30ean izango da elkarte eta eskolei begira antolatu duten batzarra. Parte hartzera deitu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!