Urtero egin beharreko etenaldi teknikoa dela-eta Tabirako igerilekuak itxia izango dira datorren urtarrilaren 22tik 25era bitartean. Halaxe eman dute jakitera udal arduradunek, ohar baten bitartez.
32/2003 eta 865/2003 dekretuak betearazteko egingo du etanaldi teknikoak Udaleko Kirol Erakundeak. Astelehenetik aurrera berriro ere erabiltzeko moduan izango dira kirol-azpiegitura horiek.