Leo Simoes iurretarraren lana Durangoko Museoan

Anboto 2009ko urt. 15a, 12:04

Leo Simoes ezizenarekin aurkezten den argazkilariaren lanak dira bisitariak Durangoko Museoko hormetan zintzilikatuta aurkituko dituenak

Abentura bestearekin izeneko argazki erakusketa dago ikusgai egunotan Durangon: erretratu erakusketa da Museoak hilabete honetan hartu duena. Leo Simoes ezizenarekin aurkezten den argazkilariaren lanak dira bisitariak Durangoko Museoko hormetan zintzilikatuta aurkituko dituenak; aurretik, Espainia eta Portugalgo hainbat txokotan, eta, iragan irailean Iurretako Ibarretxe kultur etxean erakutsitakoak dira erretratuok;  eskualdean, Iurretan izan genituen lehenengoz.

Iurretatik 1990eko hamarkadan alde egin zuen argazkilariak, eta 2006an landutakoak dira erakusgai daudenak: Granadan bizi eta lan eginda osatutakoak. Argazkigintza artistikoan dihardu orain 20 urtetik, eta tailerrak ere ematen ditu bizi den lekuan. Bigarrenez eskualdean ikusgai dugun Abentura bestearekin, orain bi urteko udazkenean eta neguan egindako argazkien saila da; autoreak dioenez, lantzeko irrikaz zegoen erretratuari heldu zionean egindakoak.



Bestearen edo hurkoaren irudikapenaren bitartez, norbere barnerako bidaia da argazkilariak lan honekin proposatzen duena. ‘Psiko-argazkiak’ hitzarekin izendatzendituen argazkiok, gogoetarako jartzen ditu egileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!