CNT sindikatuak egoitza zabaldu berri du Durangon

Anboto 2009ko urt. 15a, 08:53

Euskal Liburu eta Disko Azokarekin bat eginda berbaldiak eskaini zituzten arren eta CNT Bizkaiaren webgunearen bitartez hartu-emanean jartzeko aukera egon arren, astelehenean zabaldu du ofizialki egoitza berria CNTk Durangon. Bizkaian laugarrena da berau; Bilbon, Galdakaon eta Barakaldon ere badute.

CNTegoitzadurango_copia.jpgKomentu kaleko 22an zabaldu du egoitza CNTk. Durangaldeko hainbat afiliaturen ekimenez: “Anarkosindikalismoa defendatzen dugu. Langileon arazoak langileok defendatu behar ditugu, ez gara inorekin fio. Klase gidariarengan konfidantza aspaldi galdu genuen”. Diotenez, “eskubideak ez dira ematen. Arbasoek asko sufritu zuten borrokaz lortzen diren lan-baldintza onak eskuratzeko”.

Astegunetan egunero dago zabalik, arratsaldez, bolondresekin: “Langile batek lanpostua uzten badu sindikatuan funtzionario lez jarduteko, azkenean egokitu egiten da. Gainera, orain estatuak sindikatuen aurrekontuaren erdia ordaintzen du. Benetako etsaiak balira ez litzake hori gertatuko”.

“Nahiko hazi” ei dira

Sindikatu nagusien indarrik ez dutela aitortu arren, hiru urteotan “nahiko hazi” ei da CNT: “Espainian, eta Euskal Herrian be bai. transizioko sindikatu oportunistok bazekiten protagonismoa edukitzeko euren burua kapitalari saldu beharko ziotela. Guk ez genion horri jarraitu, eta, garbi dago, hori ordaindu egiten da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!