Durangoko Udalak zigorra handitzeko eskatuz jarritako helegitea ez du aintzat hartu eta Ofelia Hernandezen hiltzailearen aurkako epaia berretsi du, asteon, Espainiako Auzitegi Gorenak.
Orain lau urte Felipe Ardanzak Ofelia Hernandez bikotekide ohia labankadaz hil zuen haren seme-alaba bien aurrean, Durangon. EAEko Auzitegi Nagusiak 17 urte eta bederatzi hileko zigorra ezarri zion, eta Gorenak sententzia berretsi du.