Hainbat protesta ekintza izan dira egunotan AHTaren aurka

Anboto 2009ko urt. 15a, 10:39

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako hainbat protesta ekintza izan dira asteon. Gaur, AHT Gelditu Elkarlanak deituta Durangoko Batzokiaren aurrean elkarretaratzea deitu dute, 18:30ean, “EAJk txikizioaren eraikuntzan daukan erantzukizuna salatzeko”. Euskal Herriko hainbat lekutan egin da deialdia.

Bestalde, atzo goizean, arratsaldean aske utzitako lau lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Zornotzan, AHTaren lurren desjabetze-aktak sinatzeko ekitaldiko protestetan; beste hainbat identifikatu zituzten. Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariak joan ziren aktak sinatzera. Zapatuan, urtarrilaren 17an, Elkarlanak Urbinan deitu du manifestazioa, 12:00etan, AHT Gelditu! Lurra berreskuratu! leloarekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!