Patinak jantzi eta izotz-pista bisitatzeko azken aukera

Anboto 2009ko urt. 8a, 18:41

Durangoko izotz-pista gazte eta helduen topaleku izan da Gabonetan. Azken asteburua aurretik dugun arren, orain arte 4.514 patinatzaileren bisita jaso du. Ikastetxeetatik, berriz, azken asteotan 1.000 ikasle ingururentzako erreserba egin dute. Udal ordezkariek zerbitzu horrek herritarrengan urtero izaten duen “harrena bikaina” nabarmendu dute. Jakinarazi dutenez, izotz-pistak Bizkaia osoko familiak erakartzen ditu.

“Umeak patinatzen datozen bitartean, guraso askok Gabonetako erosketak egiteko aprobetxatzen dutenez, herriarentzako oso positiboa da”, azaldu du Ander Gorrotxategi zinegotziak.

Bigarren urtez  gazteentzako diskoteka antolatu dute. Gazteek aisialdirako beste aukera batzuk izatea garrantzitsua dela azaldu dau Gorrotxategik. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!