Landako erakustazokako 3. moduluan jostailuz hornitutako Txiki Parka egokitu du Udaleko Kultura Sailak. Zapatu honetantxe hasita, urtarrileko, otsaileko eta martxoko asteburuetan izango da zabalik Txiki Parka, jakin eragin dutenez, 17:00etatik 20:00etara.
Doako zerbitzua izango da eta “dibertitzeko eta gustura egoteko toki bat eskaintzea” dute helburu, “gurasoak eta umeak elkarrekin jolasteko aukera eskaintzea” ez eze. Gainerako parke publikoen “estalitako alternatiba” izan gura du.