Merkataritza suspertzeko plangintza jarri dute martxan

Anboto 2009ko urt. 8a, 15:04

Merkataritza suspertzeko plangintza berezia jarri du martxan Durangoko Udalak, eta horretarako Ikei aholkularitza-enpresa kontratatu du. Herriko merkataritza zein zerbitzu arloa suspertzea eta indartzea dute helburu.

Urtarrilean merkataritzaren egoeraren gaineko diagnosia osotzeko galdera sorta egingo die Durango eta Iurretako 300 herritarri; baita 150 merkatari eta ostalariri ere. Bigarren zati baten merkataritza dinamizatzeko eta indartzeko "ekintza integralak" proposatuko dira. Jakin eragin dutenez, eskualdeko merkataritza gunerik garrantzitsuena da Durango; hala ere, lehiagatik zein kontsumo eta aisialdirako joeraren hazkundeagatik, “aitzindaritzari eusteko ahalegin geroago eta handiagoa egin behar da esparru pribatu zein publikoan”.

Hori aintzat hartuta, herriko merkatari elkarteekin dihardute lanean, Durango eta Iurretako dendak elkartearekin eta Durangon bai elkartearekin hain zuzen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!