Ongintza zozketak hainbat sari banatu ditu 50. urtez

Anboto 2009ko urt. 7a, 17:47

Aurtengoan Loteria Durangaldeagaz lar gogoratu ez den arren, JAEDeko zozketak ez digu hutsik egin. Errege Egunez Tronperri dantza taldeko gazteek atera zituzten banatutako oparien zenbakiak. Eguraldia lagun izan ez arren, hainbat pertsona batu zen Andra Mariko elizpean auto preziatua tokatuko ote zitzaien jakiteko. Sari nagusia 52.448 zenbakiari egokitu zaio.

JAEDeko arduradunek jakitera eman dutenez, “oraindik ez da inor agertu kotxearen bila”. Azaldu digutenez, txartel hori Errege Egunean bertan saldu eben. Zozketako 53 zenbaki sarituak ezagutu gura dituenak edo irabazitakoak jaso gura dituenak Andra Mariko standera joatea baino ez du egin behar; aste osoan zehar goizeko 11:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Aurtengo zozketan ezustekoa be izan dabe. Lapurretan sartu zaizkie standera, eta bigarren saria eta telebista bat eraman dizkiete.

Urtero legez, 60.000 txartel saltzeko helburua ezarri dute eta 58.300 saldu dituzte. “Krisia dela-eta gutxiago salduko zirela pentsatzen genuen, baina azkenean urteroko zifrara heldu gara”, dio Iñaki Gorritxategik, standean opariak kaxetan sartzen dituen bitartean. Batutako dirua Durangon eta Iurretan beharrizana dutenei elikagaiak banatzeko izango da. “Banatutako elikagai kopurua bikoiztu egin behar izan dogu”.

Lehenengo hamar zenbakiak:

1. saria:  52.448
2. saria: 04.987
3. saria: 51.860
4. saria: 44.933
5. saria: 25.495
6. saria: 44.783
7. saria: 46.648
8. saria: 42.091
9. saria: 50.355
10. saria: 42.162
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!