Zapatuan zabalduko dute izotz gunea

Anboto 2008ko abe. 19a, 13:31

Landako Gunean egokitutako izotz guneak, zapatuan, abenduaren 20an zabalduko ditu ateak, eta urtarrilaren 11ra arte izango da izotz gainean patinatzeko aukera. Bestalde, aurten, lehenengoz Mari Domingik lagunduta irtengo da, Olentzerok abenduaren 24an.

Landako Gunean egokitutako izotz guneak, zapatuan, abenduaren 20an zabalduko ditu ateak, eta urtarrilaren 11ra arte izango da izotz gainean patinatzeko aukera. Bestalde, aurten, lehenengoz Mari Domingik lagunduta irtengo da, Olentzerok abenduaren 24an.

Aldi berean 250 lagunek jarduteko aukera eskaintzen duen izotz gunea aurten egun bi gehiagotan izango da zabalik, gabonetako oporrek horrela ahalbidetuta. Laugarrrenez hartu du izotz pista Landako Guneak eta urteotako prezio bera mantendu dute aurten ere. Iaz, 10.000 patinatzaile igaro ziren bertotik.

Egunero, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era izango da zabalik, eta, bariku eta zapatuetan, 21:30etik 00:30era ere bai. Hala ere, urtarrilaren 7tik 9ra, 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik; eskolei zuzendutako egunak izango dira horiek. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Harrera oso ona ei duten 10 ikastaro ere eskainiko dituzte, abenduaren 27an, 28an, 29an eta 30ean, eta, urtarrilaren 3an, 4an, 10ean eta 11n. Baita 16 urtetik beherakoei zuzendutako gazte diskoteka be, abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an. Txanda bi izango dira: 17:00etatik 18:15era eta 19:15etik 20:30era.

Bestalde, barrikuntza moduan jakin eragin dute Dendak Iurreta eta Durangoko merkatari elkarteak hainbat sarrera erosi dituela bezeroen artean banatzeko.

Olentzero eta Mari Domingi

Gabonei begirako bestelako ekitaldiek ere ez dute hutsik egingo egunotan. Barrikuntzen artean udal arduradunek jakin eragin dute, aurten, Mari Domingik lagunduta irtengo dela kalejiran Olentzero abenduaren 24an, 18:00etan, Zabalarra eskolatik — euria eginez gero Landako Gunean antolatutako harreran izango da Olentzero eta Mari Domingi ikusteko aukera—. Bestalde, gogoratu dute Landako Gunean egokitutako umeendako olgeta lekua egun gehiagoan izango dela zabalik, abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 3an eta 4an.

Udalak ekitaldi sorta zabala eratu du abenduari begira eta horretarako 34.000 euro inguru erabili ditue. Besteak beste, ipuin kontalariak, gabon kanten jaialdia eta musika eta abesbatzen kontzertuak izango dira. Baita Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna, urtarrilaren 2an. Hala ere, jakin eragin dute agortu direla dagoeneko horretarako sarrerak.

Urtarrilaren 6an Erregenetako kabalgatak ere ez du hutsik egingo.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!