Irtenaldi laburra gabonetako opari lez

Anboto 2008ko abe. 18a, 12:15

Durangora etortzea eta hiria ezagutzea opari moduan eskainiz kapaina berria jarri dute martxan, gabon sasoiari begira. Horrela, gabon hauetan, ekainean aurkeztutako Irtenaldi laburrak ekimena oparitzeko gonbita luzatu dute.

Durangora etortzea eta hiria ezagutzea opari moduan eskainiz kapaina berria jarri dute martxan, gabon sasoiari begira. Horrela, gabon hauetan, ekainean aurkeztutako Irtenaldi laburrak ekimena oparitzeko gonbita luzatu dute.

Udalak eta Durangoko Turismo Bulegoak bultzatutako ekimena da eta hiriko hainbat ostatu eta merkatarik ere parte hartzen dute. Euskal Liburu eta Disko Azokan aprobetxatuta hasi ziren ekimena ezagutarazten, eta, orain bultzada bat eman gura diote. Horren haritik, abenduaren 22an, 23an eta 24an, Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñan emango dute ezagutzera ekimena seg way bitartez. "Egoera ekonomiko orokorra nahiko makala da eta kanpotik jendea etortzea zailagoa izan daitekeenez, behintzat inguruetako herrietara jo gura izan da. Jenteak aukera hori ezagutzea da lortu gura dena", azaldu du Aitziber Irigoras alkateak.

Zaldi-munduan murgiltzeko aukera ere eskaintzen duen Irtenaldi laburrak ekimenak eta 2009an ere mantenduko da: "Epe luzera begirako kanpaina da", azaldu du Irigorasek. Aipatu dugun moduan ekainean jarri zen martxan eta sei hileotan horretan parte hartu dutenen artean 300 euroko balea egin da zotz, notarioaren aurrean. Barakaldoko Iñigo del Campok lortu du kanpainarekin bat egin duten denda eta establezimenduetan — guztira 202 dira—, egun batean, xahutzeko balea. Egindako agerraldian ez dute zehaterik izan zenbat lagunek parte hartu duten ekimenean. "Espero baino jende gutxiagok parte hartu du, baina, sei hilabete inguru baino ez daroaz eta egitasmoa sendotzeko denbora behar du".

Turismo Bulegoko arduradun Natalia de Naveránen berbetan, "egitasmo polita" da Irtenaldi laburrak eta hori bultzatzeko ahalegina egin behar da: "Jendea Duragora erakarri behar dugu. Turismorako ohiko lekua ez da Durangon; joanetorriko bisitariak ditugu eta bertan geratzea da lortu behar duguna. Ezagutu gaitzaten gura dugu eta Durango aukera lez planteatzea".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!