Gabon kanten jaialdian Laboa gogoratuko dute

Anboto 2008ko abe. 17a, 11:46

Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeek antolaturik gabon kantak entzungai izango ditugu abenduaren 21ean, Landako kiroldegian. Durangoko hainbat ikastetxe eta taldek parte hartzen duten jaialdiaren helburua euskarazko gabon kanta herrikoiak gogora ekartzea da. Aurten, gabonetako otzara zozketatu aurretik Mikel Laboaren abesti bat kantatuko dute.

Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeek antolaturik gabon kantak entzungai izango ditugu abenduaren 21ean Landako kiroldegian. Durangoko hainbat ikastetxe eta taldek parte hartzen duten jaialdiaren helburua euskarazko gabon kanta herrikoiak gogora ekarri eta ikertzea da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, urtez urte parte hartzen duten taldeek  abesti ezezagunak aurkezten dihardute. Aurten, gabonetako otzara zozketatu aurretik Mikel Laboaren abesti bat kantatuko dute.

Lauaxeta Ikastola, Landako Ikastetxea, Iñurri taldea, Jesuitak ikastetxea, San Francisko-Santa Rita Ikastetxea, Txalaparta, Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldea dira asteburuan antolatuko den jaialdian taula gainera igoko direnak.

Aurrekontua
Jaialdiaren arduradunen esanetan, aurtengo ekitaldia prestatzeko 2.400 euroko aurrekontua izan dute. "Udalak erdia ordaintzen du eta gainontzekoa sarrera moduan banatzen diren zozketako txartelekin ordaintzen dugu".




ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!