Tindufeko (Argelia) kanpamendu sahararretara bideratzeko jakiak batzeko kanpaina abiatu dute Herria auzo elkarteak eta Durangoko Udalak.
Arroza, lekaleak, pasta, azukrea, atuna, sardinak eta konpresak batu eta eroango ditu aurten Elkartasun Karabanak. Hala ere, galkorrak ez diren bestelako produktuekin laguntzea ere badago.
Landako, Kurutziaga, Nevers eta San Antonio-Santa Rita ikastetxeetan zein Frai Juan de Zumarraga Institutuan eta Jesuitetan, abenduaren 16a arte luzatuko da kanpaina.
Sabecon eta Eroskiren saltokietan, berriz, gaur hasi da kanpaina eta hilaren 20a arte luzatuko da. Abadiño, Atxondo, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibarren ere egingo dute bat.