Teo’s 2006 eta Launa Plus 2004 ardao berriak aurkeztu ditu Launa upategiak, oraintsu, Plateruena kafe antzokian. 
Upategi berrian “kapritxoz” landua eta 18 hilabetez haritzezko kupel berrietan ondu duen %100 ‘trempranillo’ barietateko ardaoa dugu
Teo’s 2006;
Launa Plus 2004 kriantza, berriz, %100 ‘tempranilloz’ landu eta haritzezko upel berrietan ondua. Halaxe azaldu zuten upategiko arduradunek Plateruenera hurreratutako 53 lagunen aurrean. Ardao berrion aurkezpenean, urteko
Oiz 2007a eta merkaturatzeko prest dagoen
2006ko Launa kriantza dastatzeko aukera ere eskaini zuten.
Sei habeartetan zatituta, 2.000 metro koadroko lurrazpiko azalera hartzen duen upategia eraiki berri dute Laguardian, eta horren barri emanez bideoa eskaini zuten dastaketa hasi aurretik. Egoitza Berrizen daukan Launa upategiak urtean 290.000 botila ardao produzitzen ditu.
Ondoren, Mikel Garaizabal enologo eta somelier elorriarrak dastatutako ardao bakoitzaren gaineko nondik norakoak azaldu zituen. Antolatutako dastaketa gustura jarraitu zuten parte hartu zuten 50 bat lagunek, eta Plateruenak prestatutako afari-meriendarekin nahikoa ardao edateko aukera ere izan zuten.