TAOa berraztertzea eskatu du Aralarrek

Anboto 2008ko abe. 12a, 08:47

2007ko apiriletik etenda dagoen trafiko eta aparkamenduaren ordenamenduaren (TAO) berrazterketari ekiteko eskatu dio Aralarrek Gobernu Taldeari. “Urtea amaitu aurretik horrekin hasteko konpromisoa hartu zuen EAJk azken udalbatzarrean. Abendua badoa, eta ez dakigu ezer. Iazko urritik dago Udalean Leberri eskatutako txostena”.

TAOarekin lotuta hainbat proposamen luzatu ditu Aralarrek. Gune laranjak urdin bihurtzea, batetik: “Bai gune laranjan bai urdinean aparkatu daiteke urtean 55 euro ordainduta; eta, gainera, gune laranjak hutsik daude. Landako erakustazokako aparkalekua merkeagoa eta ordutegi malguagodun gune berde bihurtzea ere eskatu dute: “Hile edo urteko bonoekin —90 eurotik behera— alokatzeko 25 leku gorde daitezke lanera datozenentzat”.

Hirugarren gunea

“Etxetik gertu aparkatzeko, baina, mugimendua mugatzeko” 3. gune bat sortzea ere aztertu dute, eta, merkatariei biztanleen tratamendua ematea: “Ibilgailu komertziala edo jarduera ekonomikorako beharrezkoa bada”. Irekiera baimenarekin lotuta, urtean 80 euro lirateke. Etxez etxeko medikuek doan aparkatzea eta elbarrien gaia aztertzea ere eskatu dute. Mugikortasun jasangarrirako tresna deritze, bestalde, TAOari: “Baina planifikazioa falta da eta beharrezkoak dira aparkaleku disuasorioak, bizikleta-karrilak eta abar".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!