Gorabidek bolondresak behar ditu

Anboto 2008ko abe. 11a, 12:55

Adimen-urritasuna duten pertsonen alde lanean diharduen Gorabide elkarteak bolondresen lankidetza behar du Astialdi Taldean jardun eta, neguan, Durangaldean ere hainbat jarduera garatzeko. Horrela, hainbat jardueretaz disfrutatzeko aukera izango dute adimen-urritasuna duten 38 lagunek.

Gaitasun ikastaro baten ostean, begirale bolodres berriek adimen-urritasuna duten pertsonentzako astialdi talde bat hartuko lukete kargu. “Aisialdia era dibertigarri eta gogobetean igarotzeko aukera eskainiz” euron intregrazioa bultzatu gura da aisialdi taldearekin; “eta, autonomia eta autoantolaketa gaitasuna bultzatu”. Pedro Pablo Astarloa 1ean dute Durangon aisialdi zentroa.

Bolondres izateko 18 urte izatea baino ez da behar. Ume eta gazteen aisialdirako begirale titulua lortzea ere badago: 94 443 12 10.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!