Udal Artxiboko agiriak digitalizatu eta internetean jasoko ditue

Anboto 2008ko abe. 10a, 13:35

Udal Artxiboa osatzen duten jatorrizko agiriak digitalizatzen hasita dago Durango, horiek zaintzea eta eskuragarritasuna zein kontsulta erraztea helburu hartuta. 1553tik 1832ra arteko osoko bilkuren akta-liburuak kronologikoki digitalizatu dituzte dagoeneko, beren beregi sortu eta 2009an erabilgarri egongo den web orrian ipintzeko.

Udal Artxiboa osatzen duten jatorrizko agiriak digitalizatzen hasita dago Durango, horiek zaintzea eta eskuragarritasuna zein kontsulta erraztea helburu hartuta. 1553tik 1832ra arteko osoko bilkuren akta-liburuak kronologikoki digitalizatu dituzte dagoeneko, beren beregi sortu eta 2009an erabilgarri egongo den web orrian ipintzeko.

Denera, 12.000 irudi inguru aztertzeko aukera eskainiko dute; irudi bakoitzak liburuetako folio bat islatzen du. Gainera, kontsulta errazteko datu-basea sortu dute, bilkura bakotxean landutakoa laburtuz.

Bigarren ekinaldi baten, artxiboan gordetako Erdi Aroko dokumentazioa digitalizatzea da helburua; horrek 18.000 irudi inguru  izango ditu eta kontsulta errazteko datu-basea ere bai. Ondoren, artxiboko gainerako dokumentazioa digitalizatuta eskaintzea da asmoa, Jose Angel Orobio-Urrutiak azaldu duenez.

1820tik 1980ra bitarteko akta-liburuak eta herriko elizetako, ermitetako eta kofradietako fabrika-liburuak ere jasoko dituzte internetean, kontu-liburuak ez eze, Orobio-Urrutiak argitu duenez; eta, Durangoko hainbat aldizkari zein II. Errepublikako, Guda Zibileko eta Gerraosteko agiriak ere bai.

Artxibo historiko oparoa
Udaletxean den administrazio-artxiboak —kudeaketa administratiboa lagunduz udaleko sailei zerbitzua emateko— eta 1985az geroztik Arte eta Historia Museoan dagoen artxibo historikoak osatzen dute Udal Artxiboa. Orobio-Urrutiak azken horren garrantzia gogoratu du: “Fondo aberatsa izateaz gainera, bakarrenetakoa da XVI. mendetik aurrera akta eta kontu-liburuen sail osoak dituena”. 1405etik 1820ra arteko 8.763 espediente daude: “1554an Durango erre bazen ere, Andra Marin gordetako agiriak ere baditugu”.

Jaurlaritzatik 7.700 euro inguruko laguntza lortu dute, eta, gura lukete bide beretik jarraitzea. Udal Artxiboa Kalebarriko liburutegira eramango dute: “Azterketarako mahaiak jarriko dituzte, baina, behin digitalizatu eta gero ezingo dira jatorrizko agiriak erabili”.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!