AHTaren aurkako protesta

Anboto 2008ko abe. 9a, 09:00

AHT! Gelditu elkarlaneko bi kide hormigoizko bidoi batera kateatu ziren atzo eguerdiko 13:15ean hiriguneko autoen eta Euskotren konpainiako trenen joan-etorria bi orduz etenaraziz. Suhiltzaileek kateatutako bi lagunak askatu zituztenean Ertzaintzak atxilotuta eraman zituen. Ondoren, aske utzi zituzten. "Trena gelditu dugu AHTaren proiektuan Euskotrenek eta Renfek duten erantzunkizuna salatzeko", azaldu dute Elkarlanetik.

Elkarlaneko kideek diotenez, " herri eta eskualdeen arteko zerbitzua ematen duen tren bat geratu dugu  AHTk ez lukeelako horrelako zerbitzurik emango. AHTk ez gaitu lotuko ondoko herriarekin edo eskualdearekin, hiriburuen artean bizi garen herritarroi ez baitigu inolako zerbitzurik emango".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!