Abenduaren 13an, larunbata, euskalgintzaren nazio elkargunea den Kontseiluak ‘Euskaraz Bai’ nazio ekimena eta ikuskizuna egingo du Barakaldoko BECen, 18:00etan. Gainera, Euskaraz Bai berriarekin Kontseiluaren 10. urteurrena ospatu eta euskararen normalizazioaren pauso bat haratago, jauzia, emateko asmoa dago. Durangon ere ‘Euskaraz Bai’ esan zuten joan zen asteburuan Landako Erakustazokaren ondoan egindako ekitaldian.
Kontseiluaren esanetan “bide luzea egin dugu elkarrekin euskararen alde, baina oraindik asko dugu egiteko”. Euskararen normalizazioaren bidean, gakoak “euskararen ezagutza eta erabilera” direla azpimarratu dute. Bide horretan pausu bat haratago joateko helburuz batuko dira hilaren 18an BECen.
Norbere kontua joateko beharrezkoa da sarrerak eskuratzea. Horretarako bide bi daude: interneten bidez www.nierebanoa .com webgunera sartuta edo 902 820 240 telefonora deituta. Beste aukera bat Durangotik irtengo den autobusean apuntatzea da. Izena toki hauetan eman daiteke: Alpino, Plateruena, Ibaizabal, Intxaurre eta AEKn. Autobusa abenduaren 13an 16:30ean irtengo da, Madalenatik.