Uria hil izana gogor gaitzetsi du Bozeroale Batzordeak

Anboto 2008ko abe. 4a, 10:36

Inazio Uria, Altuna y Uria eraikuntza enpresako administrazio kontseiluko hil zuten, atzo, ETAk, tiroz. Horren aurrean, ez-ohiko batzordera bilduta, “zalantzarik gabe kondenatu” du “ETAren erailketa nazkagarri hori” Udaleko Bozeramale Batzordeak. EAJk, PPk, PSE-EEk, Aralarrek eta Ezker Batuak sinatu dute helarazitako oharra. Aldi berean, Uriaren sendiari eta atsekabea eta elkartasuna adierazi diote.

Inazio Uria, Altuna y Uria eraikuntza enpresako administrazio kontseiluko hil zuten, atzo, ETAk, tiroz. Horren aurrean, ez-ohiko batzordera bilduta, “zalantzarik gabe kondenatu” du “ETAren erailketa nazkagarri hori” Udaleko Bozeramale Batzordeak. EAJk, PPk, PSE-EEk, Aralarrek eta Ezker Batuak sinatu dute helarazitako oharra. Aldi berean, Uriaren sendiari eta atsekabea eta elkartasuna adierazi diote.

Nabarmendu dutenez, era horretako hilketek “arazo gehiago baino ez dakartzate euskal gizartearentzat”. Horrexegatik ETAri armak utzi ditzala behin betiko eskatu dute beste behin ere, “arazoa konpontzeko bide bakarra politika egitea delako”. Bestalde, herritarrei “adorea adieraztea eta indarkeria gaitzetsi” dezaten dei egin diete eta helburu honekin egiten diren deialdi guztietan parte hartzera deitu dituzte.
EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, elkarretaratzeak deitu ditu, gaur, udaletxeen aurrean, 12:00etatik 12:15era.

Hiru tiro

Hiru tiro bota zizkioten atzo eguerdian 70 urteko enpresrai azpeitiarra, eta bik jo zuten: batek buruan eta beste batek bularrean, eta lurrean utzi zuten, larri zaurituta. 13:03 ziren. Halaxe jaso izan du Berria egunkariak. Konortea berehala galdu zuen Uriak, eta larrialdietako osasun zerbitzuak hura suspertzen saiatu ziren 40 minutu inguruan, baina 13:52an baieztatu zuen DYAk enpresaburuaren heriotza. Buruan eman zioten tiroak hil zuen, Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera.

Azpeitiko Loiola auzoan gertatu zen, Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen errepide nagusiaren alboan; Altuna y Uria enpresak bulegoak dituen eraikinaren eta Kiruri jatetxearen erdian dagoen errepide txiki baten bazterrean. Lekukoen arabera, Kiruri jatetxera zihoan Uria, egunero bezala, kartetako partida jokatzera. Bide hartako espaloian geratu zen gorpua, harik eta 15:45ak aldean epaitegiko idazkariaren aginduz altxatu zuten arte. Handik Donostiara eraman zuten, Institutu Anatomiko Forentsera, autopsia egiteko.

AHTren lanetan ari da Altuna y Uria enpresa, eta erakunde armatuak AHTren lanetan ari diren enpresen kontra egin izan du. Hondeamakina batzuen kontra egin zuen Hernanin eta Amenabar enpresaren kontra Zarautzen. Acciona-Fonorteren kontra ere egin zuten eraso Orion, baina azken hori ez zuen bere gain hartu ETAk, agirian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!