Ingurumenari buruzko IX. Biltzar Nazionalean parte hartuko du Aitziber Irigoras alkateak. Conaman (Madril) egiten dihardute, asteon, II. Encuentro Local. Ciudades y pueblos por la sostenibilidad izeneko jardunaldiak. Irigorasek, gaur, Tokiko Agenda 21 titulupean egingo den jardunaldian parte hartuko du.
Durangoko alkatearekin batera Vilafranca del Penedés-eko, Pintoko eta Candelariako ordezkariek jardungo dute. Tokiko Agenda 21a izango da hizpide Irigorasek. 2002an jarri zen martxan, eta gaur egunera arte eginiko bideari esker 2007-2010 Ekintza Planari ekin zaio, jakin eragin duten moduan.
Bost lerro estrategiko batzen ditu plan horrek: ekonomia orekatua, Udalaren kudeaketa, garapen soziala, hirigintza orekatua eta ingurumenaren hobetzea. Helburuak lortzeko 120 ekintza daude martxan, 21 programetan bilduta, nabarmendu dutenez.
Ingurumenari buruzko IX. Biltzar Nazionalean 120 ekintza inguru antolatuko dira. “Asmoa da agerian uztea beharrezkoa dela ingurumenari buruzko politika eraginkorrak bultzatzea eta abian ipintzea”, argitu dute ohar baten bitartez.