Goizean, ezintasunari buruzko panelen eta dokumentalen erakusketa izan da. Era berean, Durangon mugi zaitez irisgarritasun ibilbidea egiteko aukera ere izan da. Arratsaldean, berriz, Ezinduen Jaia antolatu dute. Sartu ezazu gol bat ezintasunaren alde jolasean jarduteko aukera egongo da 17:30ean hasita. Horrezaz gainera, ezintasunari buruzko irudiak eskainiko dira, umeentzako tailerrak ez eze. Gurpilen zirkuitoa ere jarriko dute. Jaiari amaiera eman aurretik, 18:30ean, txokolatea banatuko dute hurreratuko direnen artean.
Ezintasunari buruzko gaietan herritarrak "sentiberatzea" da antolatzaileen helburua, jakitera
eman dutenaren arabera. Horrezaz gainera, "baita ezintasuna dutenen duintasuna, integritatea eta ongizatea bultzatzea ere".