Irabazirik ez dagoenean galerak denon artean ordaindu beharra salatu du LAB sindikatuak gaur eguerdian Durangon deitutako manifestazioan. “Euren krisia, euren kontura” aldarri hartuta, langileak aspalditik krisi larrian bizi direla gaineratu dute. Sindikatuko ordezkariek jakitera eman dutenez, “azken hamabost urteotan enpresek pozarren eta lau haizetara zabaldu dituzte sekulako irabaziak dituztela, langileen egoera geroz eta prekarioagoa bihurtzen zen bitartean”. LABek eredu ekonomiko, sozial eta politikoa aldatzeari “ezinbestekoa” deritzo. "Krisiaren kontrakoak direla dioten neurriak, benetan, enpresarien mesederako dira", gaineratu dute.