Hiru bihotz agertzen dira irudi nagusi moduan. Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldea irudikatzen dituzte bihotzok. Izan ere, Euskal Herriko txoko guztietatik etorri ohi dira artisauak Durangora. Aurten 56 stand izango dira. Horietatik 26 bizkaitarrak dira; Nafarroatik 5 datoz eta Iparraldetik 6.